Telmo Deun, garaipenetik gertu Hondarribian KAE1 ligan

Zumaiako trainerua bigarren sailkatu da gaurko estropadan, eta sailkapen nagusian hirugarren da.

Irudi generikoa da, arraunlariak eta trainerua erakusten dituena.
IA

Irudi generikoa da, arraunlariak eta trainerua erakusten dituena.

Telmo Deun trainerua bigarren sailkatu da gaur eguerdian Hondarribian jokatu den KAE1 ligako estropadan, eta sailkapen orokorrean hirugarren postuan mantentzen da.

Zumaia ohorezko txandan lehiatu da gaur Hondarribiko Arrantzaleen Kofradiako XX. Bandera estropadan, KAE1 ligarako puntuagarria. Hasiera bizkorra izan du Zumaiako traineruak, lehen ziaboga lehen postuan emanez, Deustu ri hiru segundoko eta Zarautz i lau segundoko aldea ateraz. Bueltako luzean, ordea, bizkaitarrak hobeto moldatu dira, eta parean eman dute ziaboga Zumaiak eta Deustuk. Bien arteko berdintasuna estropada osoan mantendu da, Zarautz atzean geratu delarik.
Amaieran, Deustu izan da azkarrena, lau segundora iritsi da Zumaia bigarren postuan, eta bederatzi segundo atera dizkio Telmo Deun ek Zarautz i.
Sailkapen orokorrean, Deustu da buruan 136 punturekin, Zarautz bigarren da 134rekin, eta Zumaia hirugarren 124 punturekin.
Bihar ere izango dute estropada Telmo Deun arraun elkarteko mutilek, Errenteria n, 13:00etatik aurrera. Erlojupeko proba izango da, bi luzerekin eta ziaboga bakarrarekin.
Bestalde, emakumezkoen Euskotren ligako ontziek Ondarroan jokatu dute gaur arratsaldean VI. Ondarroako Bandera. Zumaiako traineruak ezin izan ditu aurreko estropadetako emaitzak hobetu, eta zortzigarren postuan sailkatu da. Donostiarra eta San Juan en atzetik geratu dira, eta aldea handitu zaie sailkapenean.