Antzezlana larunbat honetan, apirilak 27, eskainiko da Baztartxo Antzokian, arratsaldeko 19:00etan. Sarrerak eskuragarri daude www.entradium.com webgunean.
María Goiricelayak idatzitako eta Fernando Bernues eta Mireia Gabilondok zuzendutako obrak Ainhoa du protagonista, Zientzia Politikoetan doktore berria dena eta bere doktoretza-tesia epaimahai akademiko baten aurrean defendatu behar duena.
“"Tesiak desobedientzia zibila jorratzen du, gure demokrazietan indarrean dagoen eta beharrezkoa den borroka-praktika gisa, eta, aldi berean, esanahiz betetako adibideen bitartez, eskubide zibilen historian eta haiek irabazteko bidean desobedientzia zibilak izan duen rol erabakigarriaz hitz egiten du."
Gainera, 'Desobedienteak 19/98' lanak Garzón epaileak irekitako eginbide batzuetatik abiatuta, 18/98 sumarioaren makro prozesu judizial polemikoan murgiltzen da. Prozesu horrek gizarte-mugimenduei lotutako oinarri batetik eskubide zibilak defendatzen zituzten hainbat pertsonaren prozesamendua ekarri zuen.




