Ekitaldia asteartean hasi eta ostegunera arte luzatuko da, egunero 19:00etan hasita. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, Perez Arregi plazan elkartuko dira parte-hartzaileak, eta Etxe Zuriaren aurrean ohiko doinuak abestu ondoren, Erdikalean gora egingo dute gurpildun zezenekin.
Jarduera 20:00ak arte luzatuko da, eta haur zein gaztetxoei zuzendutako jolasekin amaituko da plazan bertan. Sokamutil beteranoek herritar guztiak gonbidatu dituzte ekitaldian parte hartzera, bereziki gorriz jantzita eta lepoko zapiekin joateko eskatuz.
Antolatzaileek herriko gazteei dei egin diete gurpildun zezenak gidatzen laguntzeko, festaren giroa mantentzeko helburuarekin.




