Oteiza eta Juaristi Zikuñaga txapelketako finalean izango dira ostegunean

Bi pilotari azkoitiarrek Sagastibeltza eta Goikoetxearen aurka jokatuko dute Hernanin, Nagusien Urrezko mailan.

Pilotako pilota bat frontoiko zoru egurrean, argiztapen beroa.
IA

Pilotako pilota bat frontoiko zoru egurrean, argiztapen beroa.

Jon Oteiza eta Alex Juaristi pilotari azkoitiarrak Hernaniko Zikuñaga txapelketako finalera sailkatu dira. Ostegunean jokatuko dute Nagusien Urrezko mailako lehia, 17:00etan hasita.

Oteiza pilota elkarteko bi pilotariek Irurtzungo Murgiondo eta Azanza bikoteari irabazi zioten finalerdietan, 22 eta 13ko emaitzarekin. Orain, Sagastibeltza eta Goikoetxea bikotearen aurka neurtuko dituzte indarrak azken partidan.
Bestalde, Abuztuaren 15ean, Andre Maria Egunean, pilota profesionaleko partidak izango dira Gurea pilotalekuan. Kaixabank Masters txapelketako laugarren jardunaldia ospatuko da, 17:15ean hasita. Lehen neurketan, Murua eta Eskirozek Amianoren eta Gabirondoren aurka jokatuko dute. Ondoren, Altuna III.a eta Imaz, Larrazabalen eta Zabaletaren aurka arituko dira.
Sarrerak dagoeneko salgai daude tickets.oneboxtds.com webgunean, eta 25 eta 35 euro artean balio dute.