Orioko Udalak galdeketa antolatu du frontoi berriaren kokalekua erabakitzeko

Herri galdeketa egingo da ekainaren 5etik 7ra, Palotan ala Abaromendin eraiki erabakitzeko.

Irudi generiko bat bi kokaleku potentzial erakusten dituena.
IA

Irudi generiko bat bi kokaleku potentzial erakusten dituena.

Orioko Udalak herri galdeketa bat antolatu du ekainaren 5etik 7ra, udalerriko frontoi berria non eraiki erabakitzeko.

Herritarrek bi kokaleku aukeran izango dituzte: Palota, herri barruan, edo Abaromendi, kanpoaldean. Guk egindako kale-inkestaren arabera, herritarren gehiengoak, sei bozkatzailetatik lauk, Palotako aukera nahiago du, "gertutasuna" dela eta. Beste batek Abaromendiren alde egin du, aparkaleku gehiago eta neurri egokiagoko frontoi itxi bat egiteko aukera ikusten duelako.
Palotako proiektuak frontoia eta kulturgune berria uztartzen ditu. Hala ere, batzuek diote bi proiektuak bereiz daitezkeela: frontoia Abaromendin eta kulturgunea Palotan.

Abaromendin egin daiteke frontoia, eta Palotan, kulturgunea.

Herritar batek azpimarratu du kultur azpiegiturek "toki bakar batean" egotearen garrantzia, eta gehienek ondo ikusi dute horiek Palotan batzea, Kosta Tailerraren inguruan.