Oriok nagusitasunez jokatu du Zierbenako itsasoko estropadan. Taldeak 20:08,38ko denbora markatu du, Urdaibai atzean utzita. Emaitza horri esker, Orio Eusko Label ligako lidergoan mantentzen da 35 punturekin.
Emakumezkoen Euskotren ligan, Arraun Lagunak talde donostiarra garaiezin agertu da. Zierbenan jokatutako X. Petronor Banderan nagusitu dira, 10:48,02ko denbora eginda. Horrela, 24 punturekin sailkapenaren buruan jarraitzen dute.
Bestalde, Zarautzen jokatutako Gesalaga Okelan Banderetan, etxeko taldeak lortu du garaipena gizonezkoen KAE 1 ligan. Zarautzek 20:52,26ko denboran amaitu ditu lanak, Deustu bigarren postuan utzita.




