Herritarrek bi kokaleku aukeran izango dituzte: Palota, herri barruan, edo Abaromendi, kanpoaldean. Guk egindako kale-inkestaren arabera, herritarren gehiengoak, sei bozkatzailetatik lauk, Palotako aukera nahiago du, "gertutasuna" dela eta. Beste batek Abaromendiren alde egin du, aparkaleku gehiago eta neurri egokiagoko frontoi itxi bat egiteko aukera ikusten duelako.
Palotako proiektuak frontoia eta kulturgune berria uztartzen ditu. Hala ere, batzuek diote bi proiektuak bereiz daitezkeela: frontoia Abaromendin eta kulturgunea Palotan.
Abaromendin egin daiteke frontoia, eta Palotan, kulturgunea.
Herritar batek azpimarratu du kultur azpiegiturek "toki bakar batean" egotearen garrantzia, eta gehienek ondo ikusi dute horiek Palotan batzea, Kosta Tailerraren inguruan.




