Gipuzkoako EHNE sindikatuak deituta, mendiko ura erabiltzen duten etxe eta baserrietako jabeak bilduko dira ostegunean, 18:30ean. Helburua da Uraren Euskal Agentziaren araudi berriak eragiten dituen betebeharren inguruko informazio zehatza ematea eta irtenbide juridikoak bilatzea.
Ezarritako neurrien artean daude ur kontagailu indibidualak jartzea, kontsumoen irakurketak agentziari jakinaraztea eta uraren osasun kontrolak egitea. Horrez gain, uraren erabileragatik kanon bat ordaintzeko betebeharra ezarri da, sektoreko eragile askoren kexak eraginez.
Sindikatuko ordezkariek gogorarazi dutenez, mendiko iturrietatik ura etxebizitzetara eramateko azpiegiturak baserritarrek eurek eraiki dituzte hamarkadetan zehar, inolako diru-laguntzarik gabe. Hori dela eta, neurri horiek "gehiegizkotzat" jo dituzte.
“"Abokatuarekin aztertzen ari gara ea araudiak ematen dituen aukerak baliatuta kontagailuen ordez beste sistema batzuk erabil daitezkeen."




