Proiektuaren helburu nagusia Izarraizpe haur eskolaren inguruko espazioa eraldatzea da, naturari garrantzi handiagoa emanez. Esku-hartze honek auzotarrentzako gune berde bat sortzeaz gain, Azpeitia eta Loiola lotzen dituen bidegorrira jaisteko bide zatia egokitzea du xede, oinezkoen eta txirrindularien segurtasuna eta erosotasuna bermatzeko.
Obrak direla eta, bidegorrira jaisteko oinezkoentzako pasabidea itxita dago une honetan. Behin lanak amaituta, eremuak eserlekuak eta berdegune zabalak izango ditu, Izarraizpe haur eskolako ikasleek jolaserako espazio handiagoa izan dezaten.




