Azkoitiko KZgunea k ekainerako antolatu dituen ikastaroak aurkeztu ditu, Elkargune ko egoitzan. Eskaintzak bideokonferentzia bidezko eta urruneko ikastaroak biltzen ditu, guztiak ere euskara hutsean emango direnak. Horrez gain, aurrez aurreko ikastaroak ere izango dira, baina hauek gaztelaniaz soilik eskainiko dira.
Euskarazko ikastaroen artean, Canva. Zure diseinuak sortu izeneko bat nabarmentzen da, hamar orduko iraupenarekin, ekainaren 15etik 24ra. Adimen artifizialari buruzko beste bat ere eskainiko da, Adimen artifiziala, ChatGPTa eta haren alternatibak, lau ordukoa, ekainaren 23an eta 24an, 18:00etatik 20:00etara. Ofimatika orokorrari buruzko ikastaro luzeago bat ere izango da, Ofimatika orokorra. LibreOffice, berrogei ordukoa, ekainaren 1etik uztailaren 1era bitartean. Azkenik, Facebook zure smartphonean ikastaroa, lau ordukoa, ekainaren 17an eta 18an, 16:00etatik 18:00etara.
Izena emateko hainbat bide daude: KZgunea ra aurrez hitzordua eskatuta joan daiteke, 943-02 36 19 telefono zenbakira deituta edo webgunearen bidez. Telefono bidez izena emateko, KZgunea ko erabiltzailea izatea ezinbestekoa da. Webgunearen bidez ere egin daiteke izen-ematea, eta horretarako ere erabiltzailea izatea derrigorrezkoa da. Erabiltzaile izateko edo ikastaroetan izena emateko laguntza behar dutenek bideo tutorialak kontsulta ditzakete.
Azkoitiko KZgunea astelehenetik ostiralera dago irekita, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Informazio gehiago nahi izanez gero, ikastaroen katalogo osoa kontsulta daiteke KZgunea ren webgunean.




