Bileraren helburua parte-hartze prozesuaren emaitzak aztertzea eta planaren oinarriak finkatzea izan da. Prozesuan zehar, eskualdeko eragileek diagnostikoa kontrastatu eta erronkak lehenetsi dituzte, bertako ezagutza planaren definizioan txertatzeko asmoz.
Emaitzen arabera, adostasun handia dago hainbat erronka estrategikoren ingean: pertsonen errotzea eta talentua erakartzea, enpresen lehiakortasuna eta eraldaketa teknologikoa indartzea, lanpostu hutsak betetzea, prestakuntza eta enpleguaren arteko lotura sendotzea, jarduera ekonomikoa dibertsifikatzea eta lankidetza gobernantza indartzea.
Eremu bakoitzak bere lehentasunak nabarmendu ditu: Industria Guneak dibertsifikazioa eta eraldaketa teknologikoa; Turismo Guneak enplegua eta mugikortasuna; Hezkuntza Guneak orientazioa eta lanbide heziketa; eta Inklusioa eta Enplegu Guneak ibilbide pertsonalizatuak.
TGEP Euskadiko eskualdeetan tokiko garapena eta enplegua sustatzeko Eusko Jaurlaritzak eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak bultzatutako ekimena da. Hemendik aurrera, jasotako ekarpenak planaren behin betiko dokumentuan txertatuko dira, lankidetza publiko-pribatua, jasangarritasuna, inklusioa eta lehiakortasuna ardatz hartuta.




