Gukak zozketa berriak egin ditu bazkideentzako

Zumaiako Muina jatetxean dastaketa menua eta Balearen Eguneko margolanaren erreplika zozkatu ditu Gukak.

Irudi generiko bat zozketako txartel bat ateratzen ari dela.
IA

Irudi generiko bat zozketako txartel bat ateratzen ari dela.

Gukak hainbat zozketa egin ditu bere bazkideen artean, 'Etorkizuna' kanpainaren baitan, eta irabazleak argitaratu ditu dagoeneko.

Gukak 'Etorkizuna' izeneko bazkidetza kanpainaren barruan zozketa berezia antolatu zuen apirilaren 16tik maiatzaren 16ra bitartean. Aldi honetan, Zumaiako Muina jatetxean bi lagunentzako dastaketa menua zozkatu da, eta Iñigo Segui izan da Gukakide berri saritua.
Erakundeak herritarren eta eragileen babesa azpimarratu du, euskararen normalizazioan eta herrigintzan aurrera egiteko duten beharra adieraziz. Horretarako, ahalik eta Gukakide gehien lortzea du helburu.
Bestalde, Balearen Eguneko margolan bereziaren hamar erreplika ere zozkatu dira. Aurten 125 urte bete dira Orioko azken balea harrapatu zenetik. Urteurren honen harira, Udane Juaristi artistak egindako lanaren erreplika horiek maiatzaren 14tik 17ra galdetegia bete zuten bazkideen artean banatu dira.
Margolanaren errepliken irabazleak honakoak dira: Amaia Atorrasagasti, Amaia Urkola, Ana Agirre, Elisabet Manterola, Fernando Zabala, Jon Larrañaga, Jose Ramon Iturain, Olatz Martinez, Eider Saragueta eta Mila Arostegi.
Orain, maiatzaren 18tik ekainaren 18ra bitartean Orio Gukan bazkide egiten diren Gukakideen artean, Udane Juaristik egindako margolan originala zozkatuko du Gukak. Oraindik bazkide ez direnei parte hartzeko deia luzatu diete.