Bileran, elkartearen azken urteko jarduera eta egoera ekonomikoa ebaluatzeaz gain, zuzendaritza batzordeko hainbat kide berri aukeratuko dira. Aurten, bereziki, lehendakari eta idazkari karguak berritu beharko dituzte. Gaur egun, Julian Unanue da elkarteko lehendakaria, 2022ko uztailetik karguan dagoen azpeitiarra.
Batzar Orokorra amaitu ondoren, ohiturari jarraiki, bazkideen bazkaria egingo da. Aurtengo topagunea Landeta auzoko Mendizabal sagardotegian izango da.
Gipuzkoako Baso Elkartea lurraldeko basojabeen elkarte garrantzitsua da. Gipuzkoan dauden 10.400 basojabeetatik, 2.804 dira elkarteko bazkide (horietatik 1.329 baserrietan bizi dira). Bazkide horietatik, 185 Azpeitiko familiak osatzen dituzte.
Gipuzkoako azalera osoaren %62a, hau da, 122.800 hektarea, zuhaitz-masaz estalita dago. Elkarteko bazkideek kudeatzen dituzten 50.900 hektarea baso-azaleraren %41,5a ordezkatzen dute lurralde osoan.
Elkartearen kezka nagusiak azken urteetan basogintza aktiboa eta Baso Kudeaketa Jasangarria sustatzea dira. Gaur egun, Gipuzkoako baso-azaleraren %51,6 hostozabala da eta %48,4 koniferoa. Gainera, baso-azaleraren %78,6 partikularren jabetzakoa da, mendi publikoek %21,4a osatzen duten bitartean.




