Hasiera batean aurkeztutako 80 taldeetatik, oinarrietako baldintzak betetzen ez zituzten proposamenak baztertu ondoren, 71 talde geratzen dira Gaztea Irratiko epaimahaiak baloratu eta aukeratu beharrekoak.
Proposamenak Euskadi osotik jaso dira. Gehienak Donostiakoak (11) eta Zarautz bertakoak (6) dira. Ondoren, Errenteria (4), Usurbil eta Azkoitia (3na), eta Eibar, Ermua, Lasarte-Oria, Azpeitia, Getxo, Beasain eta nafarroako Zubiritik (2na) datoz. Gainerako hautagaiak Euskadiko beste 27 herri desberdinetatik etorri dira.
Orain, Gaztea Irratiko adituen epaimahaiari dagokio abuztuaren 17an oholtza partekatuko duen taldea aukeratzea. Talde horrek Olaia Inziarte eta 'Zeatik ez' taldearekin joko du. Zorte on talde guztiei.




