Arrakasta handia izan du Azkoitia Sustapena xake txapelketak

160 jokalarik parte hartu dute hiru kategoriatan banatutako txapelketan, eta antolatzaileak oso pozik agertu dira.

Xake taula bat piezekin jokatzen hasteko prest, argi asko duen areto batean.
IA

Xake taula bat piezekin jokatzen hasteko prest, argi asko duen areto batean.

Azkoitian jokatu da Azkoitia Sustapena xake txapelketa, Anaitasuna Kakute eta Gros taldeen eskutik. 160 lagunek parte hartu dute hiru kategoriatan banatuta, eta antolatzaileen arabera, "arrakastatsua" izan da edizio hau.

Azkoitia ko Elkargunean jokatu da gaur goizean Azkoitia Sustapena txapelketa, Azkoitiko Anaitasuna Kakute eta Gros xake taldeak antolatuta. Guztira 160 lagunek hartu dute parte, bi aretotan banatuta. Antolatzaileen esanetan, "arrakastatsua" izan da aurtengo edizioa, bai jokalari kopuruagatik, bai erakutsitako mailagatik.
Txapelketa hiru kategoriatan banatu da. 20 urtez azpikoen mailan, Gorka Tafall (Hondarribia-Marlaxka) izan da garaile bost partidak irabazita. Atzetik sailkatu dira Asier Etaio (Mikel Gurea) eta Jose Angel Rodriguez (Gros), biek lau punturekin. Maila honetan, Denis Valor eta Alaitz Hidalgo azkoitiarrek bi puntu lortu dituzte, eta Ane zein Izaro Arriola ahizpek puntu bakarrarekin amaitu dute.
14 urtez azpiko kategorian, Zhian Lin eta Ekai Legorburu (Gros) nagusitu dira 4,5 punturekin, Alex Franco azpeitiarraren aurretik. Franco izan da sei laguneko lantaldeko jokalari onena lau punturekin. Ian Arellano azkoitiarrak puntu bat eskuratu du.
Azkenik, 12 urtez azpikoen mailan, Hugo Rodriguez (Gros) txapeldun izan da bost punturekin. Podiuma osatu dute Iosu Usede (Gros) eta Pedro Garcia (Taula Lasarte), biak 4,5 punturekin. Maila honetan, Luken Pascual izan da etxeko jokalari onena lau punturekin.
Epaimahai lanetan aritu dira Mikel Almansa, Aitor Herran, Imanol Larrañaga, Christian Sanchez, Unai Dorronsoro eta Egoitz Irure.
Antolatzaileak "oso harro" azaldu dira izandako erantzunarekin eta "zorion mezu asko" jaso dituztela azpimarratu dute. Elkarteko bazkideak, gurasoak eta laguntzaileak eskertu dituzte.