Azken urteetan bezala, Udalak Lanbide ren laguntza lortu du lau gazte kontratatzeko, 12 hilabeterako. Kontratazioek hirigintza, idazkaritza, administrazioa eta turismo eta kultura arloetako lana indartuko dute.
Eskainitako lanpostuak honako hauek dira: hirigintzako aparejadorea edo arkitekto teknikoa, idazkaritzako administrazio orokorreko teknikaria, harrerako administraria eta turismo eta kulturako administrazio orokorreko teknikaria. Lanpostu bakoitzak bere titulazio- eta gaitasun-baldintzak izango ditu, eta euskararen C1 maila eskatuko da.
Lau lanpostuek 12 hilabeteko iraupena izango dute, lanaldi osoan, 08:00etatik 15:00etara. Hileko soldata gordina 1.999,50 eurokoa izango da hirigintzako, idazkaritzako eta turismo eta kulturako lanpostuetan; harrerako administrariaren kasuan, berriz, 1.571,04 eurokoa. Ordainsariak 14 pagatan banatuko dira.
Hautagaitzak aurkezteko epea azaroaren 6 an amaituko da. Interesa duten pertsonek Lanbide ren bidez kontsultatu ahal izango dituzte eskaintzak eta hautaketa-prozesuari buruzko informazioa.
Getariako Udala k 146.613,99 euroko dirulaguntza jaso du Lanbide ren eskutik, Euskal Autonomia Erkidegoko 2021-2027 EGF Plus programa ren esparruan, toki-erakundeek gazteak kontratatzeko 2026ko deialdiaren barruan. Laguntza horri esker, gazteen lan-aukerak sustatu eta udalaren eguneroko jardunean beharrezkoa den laguntza teknikoa eta administratiboa indartuko ditu Udalak.




