Ehunmilak Biraren laugarren etapa osatu dute 69 mendizalek

Lizarrusti eta Otzaurte arteko ibilbidea egin zuten, Aralarko eta Aizkorriko natur parkeak lotuz.

Mendizale talde bat Euskadiko haran berde batean mendi-bide batean oinez, atzean gailur malkartsuak eta zeru urdina.
IA

Mendizale talde bat Euskadiko haran berde batean mendi-bide batean oinez, atzean gailur malkartsuak eta zeru urdina.

Lagun Onak mendi bazkunako 69 mendizalek Ehunmilak Biraren laugarren etapa osatu zuten larunbatean, maiatzaren 23an, Lizarrusti eta Otzaurte artean.

Aralarko eta Aizkorriko natur parkeak basoz baso lotu zituzten, Intsusburuko gailurra eginda. 20 kilometroko eta 1.000 metroko desnibel positiboko ibilbidea egin zuten, eguraldi bikainarekin ingurune zoragarrietan.
Ehunmilak Bira egitasmoak Azpeitian hasi eta bukatuko du, zazpi etapatan 171 kilometroko ibilbidea eginez. Aurreko etapak otsailean (Azpeitia-Tolosa), martxoan (Tolosa-Larraitz) eta apirilean (Larraitz-Lizarrusti) egin zituzten.
Dagoeneko lau etapa eginda, hurrengoa ekainaren 20an izango da, Otzaurte eta Beasain artean. 36 kilometroko ibilbide horrek Aizkorri eta Aketegi gailurrak igotzea aurreikusten du.
Egitasmoaren hurrengo etapen egutegia honakoa da: ekainaren 20an (Otzaurte-Beasain, 36 km, Aizkorri eta Aketegi gailurrak), irailaren 19an (Beasain-Elosua, 30 km, Izazpi gailurra) eta urriaren 24an (Elosua-Azpeitia, 25 km, Irukurutzeta eta Xoxote gailurrak).