Bi urtean behin egiten den batzar honetan, gazte jeltzaleen ordezkaritza berritzen da lurralde mailan, idazkaria eta Erki Kontseilua osatuko duten kideak aukeratuz. Aurtengo batzarrean Gipuzkoa osoko hainbat Uri Erakundetako gazteek parte hartu zuten, eta horien artean hautatu ziren hurrengo bi urteetan lurraldeko ardura izango duten kideak.
Hautatutako kideen artean bi azkoitiar daude: Bingen Aranbarri eta Joxan Mendizabal. Hauek Gipuzkoako Erki Kontseiluko kide izango dira aurrerantzean. Aste Santuaren inguruan egindako bileren ondoren, kideen ardurak ere zehaztu dira. Horrela, Aranbarrik barne antolakuntzaren ardura hartuko du, eta Mendizabalek komunikazio ardurak izango ditu.
Gipuzkoako Erki Kontseilua honako kide hauek osatuko dute 2028ra arte: Ander Olaizola (Zumaia) idazkari gisa, eta gainerako kideak Danel Odriozola (Ordizia), Lander Colas (Hondarribia), Lide Irurzun (Astigarraga), Eider Goia (Donostia, Alde Zaharra), Amaia Peon (Donostia, Antigua), Eneko Rosado (Donostia, Gros), Gorka Sanchez (Oñati), Nora Pedrosa (Deba), Joxan Mendizabal (Azkoitia) eta Bingen Aranbarri (Azkoitia) izango dira.




