41. Dantza Txapelketan parte hartuko duten bikoteak zehaztu dira

Bergarako Txistulari Bandaren eta trikitilarien laguntzarekin dantzatuko dute fandangoa eta arin-arina.

Euskal dantza bikoteak fandangoa eta arin-arina dantzatzen, txistulari eta trikitilari talde baten laguntzarekin.
IA

Euskal dantza bikoteak fandangoa eta arin-arina dantzatzen, txistulari eta trikitilari talde baten laguntzarekin.

Bergarako 41. Dantza Txapelketan parte hartuko duten bikoteak zehaztu dira. Hainbat herritako dantzariak arituko dira lehian, eta sariak ere banatuko dira.

Murgiondo eta Galarraga, besteak beste, arituko dira etxean dantzan 41. Dantza Txapelketan. Haiekin batera izango dira lehiaketan Izaro Arandia eta Hegoa Aizpuru (Azpeitia), Amane Uranga eta Ioritz Iriarte (Tolosa-Lesaka), Ihintza Erauskin eta Mikel Esnaola (Lezo), Onditz Esnaola eta Groka Granado (Lizartza-Sopela), Jone Arriaran eta German Aranburu (Azpeitia), Ane Jaunarena eta Endika Osa (Lezo), Elene Astiazaran eta Oier Arriaran (Azpeitia), Nora Aizpuru eta Iker Zabala (Azpeitia) eta Irati Olaizola eta Malen Arrizabalaga (Legazpi-Azpeitia).
Bikoteek fandangoa dantzatuko dute Bergarako Txistulari Bandaren laguntzarekin, eta arin-arina, berriz, trikitilarien laguntzaz.
Dantzaz gain, aurkezpen saio bat egingo da eta puntuatu egingo da. Epaimahaia Antton Mañendizabal, Eunate Arbizu eta Karlos Sarriegi k osatuko dute, Gipuzkoako Euskal Dantzariek Biltzarrak izendatuta.
Sariari dagokionez, bikote txapeldunak garaikurra, txapelak eta 200 euro jasoko ditu Udalaren eskutik. Bigarren sailkatuak garaikurra eta 180 euro eskuratuko ditu, eta hirugarrenak, garaikurra eta 170 euro. Gainera, lehiatu diren gainerako bikoteek 125 euroko dieta jasoko dute.