Euskal Kostaldeko Geoparkeak ikerketa-proiektuak finantzatzeko deialdi berria aurkeztu du 2027rako. Ekimen honek lurraldeko zientzia sustatzea du helburu, eta 2012az geroztik urtero eskaintzen du laguntza hori. Geoparkearen arabera, ikerketa zientifikoa funtsezko zutabea izan da eta da erakundearen garapenean, bertako eta nazioarteko ikertzaileak erakartzen dituena.
Azken urteotan proiektu garrantzitsuak gauzatu dira deialdi honen bidez. Adibidez, itsaslabarretako luizi handien dinamika aztertu da 2024-2025ean, eta Errotaberri ko errekastoko ibai-fauna kontserbatzeko proiektu berritzaile bat sustatu da 2023an. 2026ko proiektua, bestalde, flyschera egindako bisita gidatuen inpaktu kognitiboa eta emozionala aztertu zuen, neuromarketinean erabiltzen den analisi neurofisiologikoa erabiliz.
Deialdi honetara aurkeztu nahi dutenek oinarriak kontsulta ditzakete Geoparkearen webgunean eta eskaera-formularioa deskargatu. Proposamenak flysch@gipuzkoa.eus helbide elektronikora bidali behar dira, 2027ko urtarrilaren 15a baino lehen.




