Azpeitiaren garaipena Gipuzkoako Herriarteko Pilota Txapelketan

Ilunpeko pilotariek 1-2 irabazi zuten Amezketan eta abantailarekin hasiko dute itzulerakoa.

Irudia generikoa da, pilota eta frontoia erakusten dituena.
IA

Irudia generikoa da, pilota eta frontoia erakusten dituena.

Azpeitia eskuzko Gipuzkoako Herriarteko Pilota Txapelketako final zortzirenetan garaipen garrantzitsua lortu zuen atzo Amezketan, 1-2 emaitzarekin.

Ilunpeko pilotariek Amezketan jokatu zuten kanpoko partida, eta emaitza honekin, datorren asteburuan Izarraitzen jokatuko duten itzulerako neurketa abantailarekin hasiko dute.
Kadete eta senior mailetan markagailu estua izan zen Larrunarri pilotalekuan. Jubeniletan, aldiz, Ioritz Arsuagak eta Jokin Artetxek alde nabarmenarekin irabazi zuten (5-22). Jubenilena izan zen arratseko bigarren garaipena Azpeitiarentzat, aurretik Iker Ansola eta Unai Beristain kadeteek ere irabazia baitzuten beren partida, alde estuagoarekin izan arren (19-22).
Seniorren lehian gertatu zen markagailu estuena. Azpeitiak joanekoan garaipena ziurtatuta zuela, galdu egin zuten Urtzi eta Iker Egigurenek, baina tanto bakarragatik, 21-22.
Horrenbestez, garaipen bateko abantailarekin eta hemeretzi tantoren aldearekin ekingo die Azpeitiak itzulerako neurketei.
Bestalde, erremintakoen itzulerako partida bihar izango da, 17:00etan hasita, Betharrameko pilotalekuan. Azpeitiko palistek erronka zaila dute, Olaberrian 2-0 galdu baitzuten joanekoan, larruzko paletan 35-32 eta pala motzean 40-29.