Hitzaldi ziklo honen azken saioan, hainbat adituk hartuko dute parte, Azpeitiak nahi duen energia ereduari buruzko galderari erantzuteko. Parte-hartzaileen artean, energia berriztagarrien arloko ikertzaile bat, energia sorkuntza talde bateko ingeniari bat eta klima aktibista bat egongo dira.
Antolatzaileek adierazi dutenez, Azpeitiko berotegi efektuko gasen isurketak behera egin du azken hamarkadan, industria handien itxieraren ondorioz. Hala ere, klima neutraltasuna lortzeko isurpenak %40 eta %45 artean murriztu beharko liratekeela nabarmendu dute. Gaur egun, energia berriztagarriek udalerriko energia kontsumo osoaren %0,69 baino ez dute estaltzen.
“"Klima neutraltasuna lortzeko, isurpenak %40 eta %45 artean murriztu beharko lirateke."
"Urola Erdia ispiluaren aurrean" kanpaina Urola Erdiko sei udalek –Azkoitia, Azpeitia, Beizama, Errezil, Zestoa eta Aizarnazabal–, Iraurgi Berritzen garapen agentziak eta Laien sozietate publikoak abian jarritako ekimena da. Kanpainaren helburua jasangarritasuna sustatzea eta klima aldaketari buruz hausnartzea da.
Aurreko saioetan mugikortasunari eta lurralde-antolamenduari buruzko eztabaidak egin dira Azkoitian eta Zestoan. Azpeitiko energia ereduari buruzko saioaren ondoren, kanpaina hurrengo fasera pasako da, herriz herri lan saioak eginez herritarrekin. Azpeitiko lan saioa maiatzaren 6an izango da, Azoka Plazan.




