Joaneko partidan, Ilunpe ko erreminta sailekoek 2-0 galdu zuten Olaberria n. Larruzko paletan, 35-32 galdu zuten Oier Alkorta k eta Telmo Garaizar rek; eta pala motzean, 40-29 galdu zuten Eneko Martija k eta Mikel Sanchezek.
Itzulerakoan, bi partidak irabazi eta aurkariak baino tanto gutxiago batzea behar zuten azpeitiarrek. Helburu hori bete dute: Oier Alkorta k eta Asier Egiguren Bikutze k 35-20 irabazi dute larruzko paletan, eta Eneko Martija k eta Mikel Sanchezek 40-30 pala motzekoan.
Guztira, 11 tanto gehiago egin dituzte azpeitiarrek kanporaketan (125-136), eta horri esker sailkatu dira final laurdenetarako.
Donostia izango da Azpeitiaren aurkaria erremintako Herri Artekoaren fase horretan. Eguna eta ordua zehazteko dituzte, baina etxean jokatuko dute joanekoa, datorren asteburuan.




