Azkoitiak garaipenekin hasi du Herriarteko Pilota Txapelketako ibilbidea. Ostiralean, Zegama ren aurka jokatu zuten eskuzko taldeko ordezkariek Oteiza pilota elkartean, eta 2 eta 1 nagusitu ziren. Gomazko paletakoek, berriz, Zarautzen izan zuten lehen hitzordua, eta haiek ere garaipenarekin bueltatu ziren etxera, 1 eta 2 irabazita.
Gurea pilotalekuan jokatu zen eskuzko lehia. Kadeteen mailan, Joanes Juaristi k eta Denis Santosek ezin izan zuten Zegama mendean hartu, eta 4-22 galdu zuten. Hala ere, gazteen zein nagusien mailetan nagusitasuna erakutsi zuten azkoitiarrek. Gazteetan, Jon Arregi k eta Julen Etxaniz ek 22-12 irabazi zuten. Nagusien mailan, berriz, azkoitiarrak aise nagusitu ziren, Zegamak tanto bakar bat eginda; Mikel Aranbarri k eta Alex Juaristi k 22-1 irabazi zuten.
Gomazko paletan ere bi partida irabazi zituzten Azkoitiko ordezkariek, eta bat galdu. Lehen neurketan, kantxa osoan, 7-20 irabazi zuen Iker Epeldek. Binakakoa izan zen bigarrena, eta Marcos Azpiroze k eta Igor Larrañagak 20-16 galdu zuten. Azkenik, zazpi koadroren barruan, 5-20 irabazi zuen Jokin Aizpuru k.
Orain, Zegaman izango dute hurrengo lehia eskuzko taldeak. Oteiza pilota elkarteko ordezkariek etxean jokatuko dituzte itzulerako partidak.




