Ana Azkoitia alkateak azpimarratu duenez, "mugikortasun jasangarriaren aldeko apustua irmoa izan behar du bai erakundeon aldetik, eta bai gizartearen aldetik. Klima aldaketari aurre egiteko, kotxea alde batera uztea eta erregai fosilak murriztea denon ardura da."
Horretarako, mugikortasun ohiturak aldatu eta garraio publikoa, bizikleta edota oinez ibiltzea lehenetsi behar direla gogorarazi du. Mugikortasun Astean antolatutako ekimenek kontzientzia hartzeko balio behar dutela gaineratu du, "trantsizio energetikoari bide ematea behar beharrezkoa da, ez da aukera bat. Bestela, etorkizun beltza izango dugu".
Horretarako, mugikortasun ohiturak aldatu eta garraio publikoa, bizikleta edota oinez ibiltzea lehenetsi behar direla gogorarazi du. Mugikortasun Astean antolatutako ekimenek kontzientzia hartzeko balio behar dutela gaineratu du, "trantsizio energetikoari bide ematea behar beharrezkoa da, ez da aukera bat. Bestela, etorkizun beltza izango dugu".
Aurreko edizioetan bezala, furgoneta-lantegira hurbiltzen diren pertsonek bi bizikletaren zozketan parte hartu ahal izango dute, baita MUGI txarteletan 20 euroko 60 karga eskuratzeko zozketan ere.
Berritasun nagusia da Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak 'Misteria Topo Express-ean' jarduera Azkoitira eramango duela. Scape room honek, 45 eta 60 minutu arteko iraupenarekin, modu ludiko eta entretenigarrian sentsibilizatzea du helburu, garraio publikoaren garrantziaz, MUGI sistemaren abantailez eta balioez, eta gazteen mugikortasun autonomoagoa sustatuz.
Azahara Domínguez diputatuak azaldu duenez, "balio horiek haurtzarotik sustatzeak belaunaldi berriek mugitzeko modu jasangarriagoak eta osasungarriagoak bereganatzea errazten du". Jokoa arrakastaz amaitzen dutenek ere bi bizikletaren zozketan eta MUGI txarteletako kargen zozketan parte hartuko dute.
Domínguezek amaitu duenez, "mugikortasun jasangarriago baten alde egitea ez da ingurumenari dagokion kontua soilik: gizarte-justiziaren eta aukera-berdintasunaren kontua ere bada". Garraio publikoak eta oinez edo bizikletaz egindako joan-etorriek autonomia handiagoz mugitzeko aukera ematen dutela gaineratu du, eta ekimen hauek "Gipuzkoa aurrerantz eramaten laguntzen digute, pertsona guztiek, eta bereziki gazteenek, mugikortasun osasungarriagoa, irisgarriagoa eta autonomoagoa izan dezaten".




