Ander Olaizola, Gipuzkoako EGIko idazkari nagusi berria 2026-2028 agintaldirako

Zumaiako zinegotzia den Ander Olaizolak hartuko du Gipuzkoako EGIren idazkari nagusiaren kargua datozen bi urteetan, gazte antolakundearen batzarrean erabakita.

Irudi generikoa: mikrofono bat podium batean, bilera formal baten giroan.
IA

Irudi generikoa: mikrofono bat podium batean, bilera formal baten giroan.

Ander Olaizola zumaiarra Gipuzkoako EGIko idazkari nagusi izendatu dute 2026 eta 2028 urteen arteko agintaldirako, gazte antolakunde jeltzaleak martxoaren 21ean Beasainen egindako herrialde batzarrean hartutako erabakiaren arabera.

Olaizola k, 27 urteko gazteak, ingeniaritza industrialeko ikasketak ditu. Bere ibilbidean, Zumaiako Musika Banda n parte hartu du eta eskubaloiko Pulpo taldean jokatu eta entrenatu du. 2023 ko udal hauteskundeetatik aurrera, Zumaia ko Udaleko zinegotzia da, gazteek euskal politikan duten garrantzian sinetsita.
Batzar berean, Gipuzkoako EGI k Erki Kontseilu berria hautatu zuen, eta horrenbestez, hainbat kidek hartuko dituzte herrialde mailako ardurak 2028 ra arte. Ander Olaizola idazkari nagusi izateaz gain, honako hauek osatuko dute kontseilua: Danel Odriozola (Ordizia), Lander Colas (Hondarribia), Lide Irurzun (Astigarraga), Eider Goia (Donostia, Alde Zaharra), Amaia Peon (Donostia, Antigua), Eneko Rosado (Donostia, Gros), Gorka Sanchez (Oñati), Nora Pedrosa (Deba), Joxan Mendizabal (Azkoitia) eta Bingen Aranbarri (Azkoitia).