Azkoitia ko Anaitasuna taldeak Sodupe ren aurka jokatuko du larunbatean Tercera Federación era igotzeko ligaxkako azken neurketa. Partida Sodupe ko Hurtado Saratxo zelaian izango da, 19:30 ean.
Partida erabakigarri honi begira, klubak autobusa antolatu du zaleek Sodupe ra joan eta taldea animatu ahal izateko. Autobusa larunbatean 18:00 etan aterako da Aizkibel liburutegiaren ondoko geralekutik. Interesatuek ostegun arratsaldea arte eman dezakete izena Dean eta Tta-kun tabernetan, 2 euro ordainduta. Partidarako sarrerak 10 euro balio du, eta 16 urtetik beherakoek heldu batekin joan beharko dute.
Bestalde, bi zaletakoen segurtasuna bermatzeko, Sodupe ko Udaltzaingoak hainbat neurri eta jarraibide ezarri ditu. Anaitasuna ren zaleek 1 zenbakidun sarreratik sartu beharko dute, eta partida osoan zehar morez seinalatutako gunean egon beharko dute, ate bateko atezainen atzean, bi taldeetako zaleak ez nahasteko.
Anaitasunak igotzea lortuko balu, zaleek zelaian egon beharko dute Udaltzaingoak irten daitezen baimendu arte. Kontrara, Sodupe garaile aterako balitz, Azkoitia ko zaleek 15 minutuko tartea izango dute instalazioak utzi aurretik.
Aparkalekuari dagokionez, Sodupe ko Udaltzaingoak azaldu duenez, zelaiaren aurrean gune espezifiko bat gordeko dute Azkoitia ko autobusetarako eta ibilgailuentzako. Gune hori oinezkoentzat eta gainerako ibilgailuentzat erabat mugatuta egongo da.
Taldeak igoera lortzen badu, igandean 19:30 ean hartuko dute Azkoitia ko Udalean.




