Aia ko Iturrarango Parketxea k bisita gidatuak eskainiko ditu uda osoan zehar, eta baita irailean ere, Agorregiko burdinola eta errotak ezagutzeko. Bisita hauek, publiko orokorrari zuzenduak, errota eta burdinolaren historia, uraren erabilera eta haien bilakaera azaltzen dituzte. Makineria martxan jarriz, bisitariek burdin barra bat berotzen eta mailuaren kolpeak ikus ditzakete, baita labeetan ikatza jarriz sua nola indartzen den ere.
Aran Aldai, Arreta Pagoeta taldeko dinamizatzaileetako batek, azaldu duenez, bisita hauek oso erakargarriak dira adin guztietako pertsonentzat, makineria martxan ikusteak sortzen duen zarata, hauspoen handitasuna eta txispak direla medio. Udaran kanpotar ugari gerturatzen dira, baina bertako eta inguruko jendea ere animatzen da ibilbidea egitera.
Bisitak euskaraz zein gaztelaniaz egiten dira eta doakoak izan arren, izena eman behar da aldez aurretik. Agorregin bertan, burdinola eta errotez gain, landaretza, errekak eta ur jauziak ere ikus daitezke.
Iturraran Parketxea k 1996 an hasi zituen bisita gidatuak Agorregin, "gure ondarea, kultura eta paisaia" erakusteko helburuarekin. Langileek azpimarratu dute gure egungo bizitza ulertzeko aurrekoa ezagutzea garrantzitsua dela, eta Euskal Herriko industria burdinolen bitartez uler daitekeela.
Industria mota honek garrantzi handia izan zuen Euskal Herrian; XVI. mendean Europan sortzen zen burdinaren %6-%12a inguru Gipuzkoa eta Bizkaia artean ekoizten zen. Hala ere, denborarekin garrantzia galdu zuen, lehengaiak agortzeaz, eskulanaren garestitzeaz eta lurrun makineriaren eta ikatz mineralaren erabileraren ondorioz. Horrela, XV-XVI. mende artean sortutako makineriak produkzioa eten zuen.
Aran Aldai k euskaldun eta kanpotar guztiak animatzen ditu bisita hauetara hurbiltzera, bai ordutegi arazoak ez badituzte ere, bertako bazterrak politak direlako, makineria martxan ikustea txundigarria delako eta gure historia ezagutzeko aukera ematen duelako.




