Getariako herritarrek urriaren 26ra arte aurkeztu ahal izango dituzte datorren urteko aurrekontuetarako proposamenak. Ekarpenak egiteko epea urriaren 14tik 26ra egongo da zabalik, eta proposamenak online galdetegiaren bidez edo udaletxeko bulegoetan aurkeztu ahal izango dira.
Galdetegiak hainbat arlo lantzen ditu, besteak beste, berdintasuna eta partaidetza, gizarte-zerbitzuak, hezkuntza, hirigintza eta ingurumena, kirola, kultura eta euskara, tokiko garapena eta gazteria.
Horrez gain, auzoetan bilera irekiak egingo dira herritarren ekarpenak zuzenean jasotzeko eta auzo bakoitzaren beharrak ezagutzeko: urriaren 26an, 20:00etan, Askizuko Elkartean; eta urriaren 27an, 20:00etan, Miako Elkartean.
Getariako Udalak herritarrak parte hartzera eta beren proposamenak aurkeztera gonbidatzen ditu, 2027ko aurrekontuak Getariaren eta bertako biztanleen beharretara egokitzen laguntzeko.




