Azpeitiko Gaztetxeak Gazte Astea ren barruan antolatu du III. Xoxoteko Igoera, apirilaren 25ean, larunbatean, egingo den lagunarteko kirol proba. Lasterketa honek lau kilometro eta 900 metroko desnibela du, eta Azpeitiko plazako kioskoaren aurretik abiatuko da goizeko 11:00etan.
Parte hartzeko izen-ematea bost eurokoa da, eta horretarako mahaiak jarriko dituzte herriko plazan ostegunean eta ostiralean, 18:00etatik 20:00etara. Horrez gain, Haginpe eta Mendizale tabernetan ere eman daiteke izena. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, izen-emateak dortsala, lasterketarako asegurua eta hamaiketakoa barne hartzen ditu.
Dortsalak apirilaren 25ean bertan banatuko dira plazan, 09:30etik 10:50era bitartean, lasterketa hasi aurretik. Gainera, Azpeitiko Gaztetxeak mendi martxa bat ere antolatu du egun bererako, goizeko 10:00etan plazatik abiatuta, Xoxoteko Igoera ikustera joateko.




