Duela hamabost urte abian jarritako ekimen honek, garraio publikoaren osagarri gisa, auto pribatuaren erabilera arrazionalagoa bultzatzea izan du helburu. Urte hauetan guztietan, ibilgailu bera pertsona ezberdinen artean partekatzeko aukerak mugikortasun eredu berri bat finkatzen lagundu du Uribe Kostan.
Urteurren hau ospatzeko, Mankomunitateak eskerrak eman dizkie proiektua posible egin duten erabiltzaile, udal eta kudeaketan parte hartu duten profesional guztiei. Haien konpromisoari esker, zerbitzuak gaur egun ere eskualdeko mugikortasun eskaintzaren parte izaten jarraitzen du.
Ospakizunaren baitan, Ukanauto zerbitzuaren ibilbidea eta helburuak azaltzen dituen bideo bat prestatu dute. Ikus-entzunezko material hau Mankomunitatearen sare sozialetan zabaltzen ari dira, herritarrak proiektuaren historia ezagutzera gonbidatuz.




