Plentziako itsasadarra elkartasunez beteko da uztailaren 11n Itsas Martxaren 13. edizioan

Euskal preso eta iheslarien zein palestinarren aldeko ekimenak musika, bazkaria eta jarduera ugari bilduko ditu.

Plentziako Ontziola plazako giroa Itsas Martxaren edizio berriaren atarian.
IA

Plentziako Ontziola plazako giroa Itsas Martxaren edizio berriaren atarian.

Plentziak Itsas Martxaren 13. edizioa hartuko du uztailaren 11n. Euskal preso eta iheslarien zein palestinarren aldeko elkartasun ekimen honek ur-kontzertuak, herri-bazkaria eta musika emanaldiak eskainiko ditu Ontziola plazan.

Ekitaldia Zubi Zurian hasiko da eguerdiko 12:00etan. Hamabost minutu geroago, manifestazioa eta martxa itsasadarretik abiatuko dira, ur gaineko kontzertuek girotuta. Ondoren, jarduera guztiak Ontziola plazako gunera lekualdatuko dira arratsalde osoan zehar luzatuko den egitarauarekin.
Arratsaldeko egitarauak hainbat proposamen biltzen ditu: 14:00etan txosna irekiko da, eta 15:00etan herri-bazkaria egingo dute. Bazkalostean, 16:30etik aurrera, umeentzako gunea egongo da martxan eta musika emanaldiak izango dira. Eguna amaitzeko, 22:00etan kontzertuak eskainiko dituzte Ontziola plazako karpan.