Tolosako Udalak eraso homofobo bat gaitzetsi du eta lekukoen laguntza eskatu du

Udala biktimarekin harremanetan dago eta erasoa ikusi zuten herritarrei deia luzatu die gertatutakoaren berri emateko.

Irudi generikoa: Gaua, kale izkina, argi gutxi.
IA

Irudi generikoa: Gaua, kale izkina, argi gutxi.

Tolosako Udalak indarkeriazko eraso homofobo bat gaitzetsi du, eta biktimari babesa eta elkartasuna adierazi dio, gertakariaren lekukoak aurkitzeko deia eginez.

Tolosako Udala k gaitzespen irmoa adierazi du astelehenean gertatutako indarkeriazko eraso homofobo baten aurrean. Udala biktimarekin harremanetan dago etengabe, eta hark eskatu du gertakariaren testigantzak biltzeko. Horren harira, erasoa ikusi zuten herritarrei udalarekin harremanetan jartzeko deia luzatu die, informazioa osatzeko.
Gertakaria astelehenean, 13:15etik 13:20ra bitartean jazo zen, Sagrado Corazon eraikinaren eta San Frantzisko kaleko 39 zenbakiaren artean. 42 urteko biktima bere amarekin zihoan, eta erasotzailea, 20 urte ingurukoa, lagun batekin zihoan, patinete elektrikoan.

Errotik gaitzesten dugu gorroto, diskriminazio edo indarkeria adierazpen oro, izan sexu-orientazioagatik zein genero-identitate edo adierazpenagatik.

Udalak azpimarratu duenez, erasoaren unean jende gehiago zegoen inguru horretan, eta horregatik eskatu die lekukoei beren testigantza ematera, gertatutakoaren argazki osoagoa osatzeko.