Joan den urtean lehen aldiz egin zen ekitaldi honetan, 50 lagun inguru aritu ziren arraunean, hamar taldetan banatuta. Elkarte gastronomikoek ez ezik, beste hainbat kultur eta kirol eragilek ere hartu zuten parte, eta azkenean Lizardi elkarteak eskuratu zuen garaipena.
Aurtengo edizioan parte hartu nahi dutenek igandera arte dute izena emateko aukera. Horretarako, Izenematea.eus webgunean dagoen galdetegia bete beharko dute. Parte hartzeko baldintza nagusien artean, talde mistoak osatzea eta gutxienez arraun esperientzia duen kide bat izatea eskatzen da.
Talde bakoitzak 200 euroko fidantza aurreratu beharko du TAK Oria klubak utzitako materiala erabiltzeko. Dirua estropada amaitzean itzuliko zaie. Edozein zalantza argitzeko, udaleko kirol sailarekin harremanetan jarri daitezke interesdunak.




