Ibarra ko plazan elkartu dira gaur erraldoi eta buruhandi ugari, haur eta gazteen gozamenerako. Ekitaldi honetan, lehen aldiz antolatu dena, herrikoekin batera aritu dira Villabona, Alegia, Lazkao, Noain, Ororbia eta Soria ko konpartsak.
Topaketa egin ondoren, erraldoi eta buruhandiek kalejira luzea egin dute Euskal Herria kaletik abiatuta, herriko beste txoko batzuetara iritsiz.




