Euskalgintzaren Kontseilua osatzen duten eragileek mobilizazio jendetsua antolatu dute Ekainaren 13an Iruñeko kaleetan, 'Euskaltzaleon martxa' lelopean. Deitzaileek adierazi dutenez, azken hamarkadetan berreskurapen ziklo bat gertatu bada ere, gero eta datu eta ikerketa gehiagok adierazten dute euskararen etorkizunaren gaineko kezka eta larritasuna. Horri, euskararen biziberritzearen aurkako oldarraldi antolatu bat ere erantsi behar zaiola gaineratu dute.
Galtzaundi euskaltzaleen elkarteak autobusak antolatu ditu Tolosaldetik ekitaldira joateko. Izena emateko aukera online, Whatsappez (688738418), emailez (galtzaundi@galtzaundi.eus), telefonoz (943655004) edo presentzialki (Galtzaundiren egoitza, Plaza Berria 1, Tolosa) egongo da.
Autobusak 15:30 eta 16:00 ak bitartean aterako dira eta ekitaldia amaitutakoan itzuliko dira. Izena emateko azken eguna Ekainaren 10a izango da. Autobusak honako herri hauetatik abiatuko dira: Amasa-Villabona, Irura, Anoeta, Tolosa, Alegia eta Ikaztegieta.




