Elorri Aldapa ZTB Garbiketakek garaipen berri bat eskuratu zuen larunbatean Donosti Dolphinsen aurka, 65 eta 38ko emaitzarekin. Talde alegiarrak ondo ekin zion partidari eta hasieratik kontrolatu zuen markagailua eta jokoa. Lehen laurdena 24-14 amaitu zen, eta atsedenaldira 38-21 iritsi ziren.
Partidak gorabeherak izan bazituen ere, aurkariari higadura eragiteak aukera eman zion Elorri Aldapa ZTB Garbiketak-i erosoago aritzeko. Donostiarren nekea handitu ahala, euren maila jaitsi egin zen, eta partida 65-38 amaitu zen.
Datorren larunbatean, 17:00etan, Hegan Fisioterapia Hondarribiaren aurka jokatuko dute etxetik kanpo. Bi taldeak sailkapeneko hirugarren postuan berdinduta daude puntu kopuru berarekin, eta lehia interesgarria espero da, goiko postuetan sendotzeko helburuarekin.




