Korpus jaiak hurbiltzen ari direla, Anoeta herria Dantzari Txiki Eguna ospatzeko prestatzen ari da. Ekitaldia igandean izango da, eta bertan ehunka haur eta gazte elkartuko dira herriko kaleak dantzaz betetzeko.
Goizeko 10:30 ean hasiko da jaia, Anoetako Anitz Dantza taldeak gonbidatutako lau talderen kalejirarekin: Ordiziako Amets Bide, Ibarrako Alurr, Tolosako Udaberri eta Lezoko Murixka. Herriko kaleetan zehar dantza egin ondoren, hamaiketakoa egingo dute, eta 12:30 ean ekitaldi nagusia eskainiko dute plazan.
Arratsaldean, 18:00 etan hasita, Anitz Dantza taldeko kideen txanda izango da. Adin desberdinetako ikasleek euskal dantza tradizionalak eta koreografia berriak erakutsiko dituzte plazan.
Bestalde, herriko jaietarako antolaketa lanak ere martxan dira. Apirilaren 28an, asteartean, bi bilera egingo dira Lasarbe aretoan. Lehenengoa, 17:15 ean, haurren bazkaria prestatzeko gurasoekin, eta bigarrena, 18:00 etan, krosa antolatzeko talde berri bat osatzeko.




