Zizurkilgo Udalak, Danena Kirol Taldea rekin eta Aiztondo Neskide Kirol Taldea rekin akordio bat sinatu du Danena futbol zelaiaren erabilera koordinatzeko. Akordio berri honek 2030eko maiatzaren 1era arteko indarraldia izango du, eta bi kluben arteko lankidetza eta elkarlana sustatzea du helburu nagusi, herriko neska-mutilek kirola egiteko espazio egokia izan dezaten.
Aurretik, Danena Kirol Taldea zen instalazioen erabiltzaile nagusia, lau urtean behin berritzen zen hitzarmen baten bitartez. Aurtengo berritzean, Udalak Aiztondo Neskide Kirol Taldea ere sartu du, 2022an sortutako nesken futbol eta boleibol taldea, eta ordutik hona Danena zelaian jokatu izan dituzten partidak kontuan hartuta.
Sinadura ekitaldian parte hartu zuten Maite Amenabar Zizurkilgo alkatea, Danenako Josu Sarasola eta Neskideko Ane Lasa. Udalaren helburua da kirol instalazioen erabilera ahalik eta zabalena izatea, eta horretarako, bi kluben arteko bizikidetza eta antolaketa erraztea bilatzen du.
Hitzarmenak, gainera, euskararen erabilera eta parekidetasuna sustatzeko konpromisoak jasotzen ditu, bi klubek balio horiek bultzatuko dituztela hitzeman baitute. Maite Amenabar alkateak azpimarratu duenez, "Udalarentzat ezinbesteko balioak dira biak".
Aurtengoa urte berezia da bi taldeentzat: Aiztondo Neskide k bere bosgarren urteurrena ospatzear du, eta Danena k, berriz, bere 50. urteurrena. Udalak ilusio handiz sinatu du akordioa, etorkizunean kirolari gehiagok Danena futbol zelaian hazten eta gozatzen jarrai dezaten esperantzarekin. Horrez gain, eskola kiroleko haurrek ere erabili ahal izango dute zelaia.




