Beterri-Buruntza eskualdeak Konektatuz ekitaldia hartuko du laster, hausnarketarako, inspiraziorako eta konexiorako gune bat eskainiz. Jardunaldi honen helburua da lurralde ezberdinetara hurbiltzea eta Gipuzkoako esparru ekonomiko, profesional eta sozialean emakumeen talentua, lidergoa eta ekarpena balioestea.
Oraingo edizioan, arreta berezia jarriko zaio Beterri-Buruntza eskualdeari. Bertako emakume erreferenteak bilduko dira mahai inguru batean, Nerea Basurto Arraztio moderatzaile izango delarik. Bertan parte hartuko dute Alaitz Tolosa Irazusta (Talleres Mitxelena S. Coop.-eko Proiektu Estrategikoen arduraduna), Maria Herrero Eizmendi (HERREKOR S.L.U.-ko gerentea), Norexis Carilin Orellanas Araujo (Chimeneas Erre Berri S.L.L.-ko bazkidea), Silbia Roson Goikoetxea (Laboral Kutxaren Hernaniko bulegoaren zuzendaria) eta Sonia Valor Cuadrado (Baihome Higiezinen zerbitzuen sortzailea).
Ekimen honekin, Beterri-Buruntza Mankomunitateak eta ASPEGI k topaketa-guneak bultzatu nahi dituzte. Helburua da emakume erreferenteak ikusaraztea, esperientziak partekatzea eta lurraldeko emakume profesional eta enpresarien arteko laguntza- eta lankidetza-sareak sortzea.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, ekitaldia irekia izango da pertsona guztientzat eta networking-erako aukera emango duen luntx txiki batekin amaituko da. Parte hartzea doakoa izango da, aforoa bete arte. Izena emateko aukera esteka honetan dago eskuragarri: [https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSe7OajGBRqDyzJeyZ1Tpt_cw3gct4ZJhMqG9tkg2dNC3E54-A/viewform](https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSe7OajGBRqDyzJeyZ1Tpt_cw3gct4ZJhMqG9tkg2dNC3E54-A/viewform)




