Azkoitia prest dago datorren igandean, ekainaren lehenengoan, ospatuko den Herri Jaia hartzeko. Ekimen honek tokiko baserritarren lana eta produktuak nabarmendu nahi ditu, jai giroan.
Udalak jakinarazi duenez, zazpi baserritarrek eramango dituzte beren uzta plazara: Ipintza, Zumeta, Etxearreta, Zabaleta, Berastegi eta Lizagasar. Horrez gain, ohiko txahal eta sagardo dastaketa ere izango da eguerditik aurrera.
Dastaketan, Aburuza, Ekain, Lizagasar eta Añota sagardo ekoizleen produktuak eskainiko dira. Gainera, Ikurriñaren Plazan erretako txahalarekin egindako pintxoak dastatu ahal izango dira. Horretarako, txartelak eta sagardoarentzako edalontziak plazan bertan eskuratu beharko dira.
Bestalde, haurrentzako puzgarriak jarriko dituzte Goiko Losan, goizeko 11:00etatik aurrera.




