Gaur, Anoeta herriak Dantzari Txiki Eguna ospatu du, euskal dantzen tradizioa eta jai giroa sustatzeko helburuarekin. Ekitaldiak arratsaldera arte iraungo du, eta herriko kaleak eta plazak alaitasunez bete dira.
Ospakizunean, Anoetako Anitz dantza taldearekin batera, Amets Bide eta Alurr taldeek ere parte hartu dute, Euskal Herriko beste hainbat dantza taldeko haur eta gazteekin batera.
Goizean, kalejira bat egin dute Anoetan zehar, eta herriko auzo, plaza eta txoko ezberdinetan geldialdiak egin dituzte talde bakoitzak dantza bat eskaintzeko. Eguerdian, ekitaldi nagusia herriko plazan izan da, non talde guztiak elkarrekin aritu diren dantzan.
Arratsaldean, bertakoen txanda izango da. Anoetako Anitz dantza taldeak emanaldi berezi bat eskainiko du 18:00etan, plazan, egunari amaiera emateko.




