Interesa duten sortzaileek apirilaren 27 tik maiatzaren 27 ra bitartean aurkeztu ahal izango dituzte euren proposamenak. Aurten, bekak Berria egunkariaren babes berezia izango du, proiektuaren zabalkundea eta ikusgarritasuna handitzeko.
Deialdia arte diziplina guztietara zabalik dago, eta adinez nagusi diren sortzaileek parte hartu ahal izango dute, banaka zein taldean. Aurkeztutako proiektuek jatorrizkoak izan beharko dute, eta ezingo dira aurrez argitaratutakoak izan.
“"Ingurune naturalak eta herrien lasaitasunak aukera ematen dute eguneroko erritmotik aldendu eta sormen-prozesuan sakontzeko, paisaia bera lanaren parte bihurtuz."
Bekaren bidez, hautatutako proiektuak 1.800 euro ko laguntza jasoko du, eta hiru asteko egonaldia egingo du Alkiza n, aurtengo iraila eta abendua bitartean. Egonaldian, artistak udalaren azpiegiturak eta baliabideak izango ditu eskura, baita sormen prozesuan laguntza eta aholkularitza ere.
Proiektuak ebaluatzeko diziplina anitzeko epaimahaia osatu du antolakuntzak, artearen eta kudeaketaren arloko adituekin. Epaimahaiak hainbat alderdi hartuko ditu kontuan, besteak beste, proiektuaren kalitatea eta originaltasuna, ibilbide artistikoa, proposamenaren bideragarritasuna eta Alkiza ko testuinguruarekin duen lotura.
Hautaketa prozesua bi fasetan egingo dute: lehenik, aurkeztutako proiektuen balorazio dokumentala egingo da, eta, beharrezkoa bada, bigarren fase batean hautagaiekin elkarrizketak egingo dituzte proposamenak sakonago ezagutzeko.
Sormenaren Kabia ekimenak sorkuntza artistikoa bultzatzen du, eta aldi berean, landa eremuek kultura garatzeko duten ahalmena agerian utzi nahi du, sortzaileen eta tokiko komunitatearen arteko loturak sendotuz. Alkiza, gainera, Hernio mendiaren magalean eta Natura 2000 sarearen barruan kokatuta dago, sorkuntzarako testuinguru berezian.




