Gipuzkoako Foru Aldundiak asteburu honetan amaituko ditu A-15 errepideko tunelak birgaitzeko lanak. Aurreikuspenak betetzen badira, igandean, hilaren 24an, errepidea erabat irekiko dute. Lan horiek gauzatzeko, errepidea itxiko dute Andoain eta Berastegi artean ostiral gauetik aurrera, behin-behineko seinaleak eta obrako gainerako elementuak kentzeko.
Gipuzkoako Foru Aldundiak 2018an hasi zituen lanak San Lorentzo tunelean. Guztira, 95 milioi euro eta zortzi urte behar izan dituzte lau tunelak (San Lorentzo, Belabieta, Etzegarate eta Urnieta) guztiz berritzeko. Belabietako tunelaren irekierak amaiera emango die zirkulazioan eragozpen handiak eragin dituzten obrei.
“"Konplexutasun tekniko handiko prozesua izan da."
Irune Berasaluze Aldundiko bozeramaileak adierazi duenez, lanak konplexutasun tekniko handiko prozesua izan dira. Era berean, eskerrak eman dizkie erabiltzaileei urte guzti hauetan izandako pazientziagatik.




