Ortega eta Sagarmendi, Euskal Pilota Egokituko Master Cupeko txapeldun

Asteasun jokatu zen Euskal Pilota Egokituko Master Cup-eko finaletan, Lander Ortega eta Eneko Sagarmendi nagusitu ziren adimen urritasun mailan.

Irudi generikoa euskal pilotako pilota bat frontoi batean.
IA

Irudi generikoa euskal pilotako pilota bat frontoi batean.

Asteasun jokatu zen Euskal Pilota Egokituko Master Cup-eko finaletan, Lander Ortega eta Eneko Sagarmendi bikotea nagusitu zen adimen urritasun mailan, lehia estu baten ostean.

Lehenik, adimen urritasuneko hastapen mailako finala jokatu zen, non Unai Dios eta Daniel Calviño bikoteak Joel Garcia eta Tanya Fernandez gainditu zituen, kategoria honetako lehen txapeldunak bihurtuz. Partida 20-5eko emaitzarekin amaitu zen Dios eta Calviñoren alde.
Jarraian, Lander Ortega herritarra eta Eneko Sagarmendi (gorri) Xabat Askasibar eta Hodei Asteasu (berde) bikotearen aurka aritu ziren. Hasiera batean final parekatua espero zen, eta hala izan zen hamarnako berdinketara arte. Tanto luze eta gogorrak jokatu zituzten lau pilotariek, baina azken txanpan gorriak nagusitu ziren. Beloki horma bat izan zen, eta Ortegak lagunduta, huts gutxi egin zituzten. Berdeek, ordea, ez zuten amore eman nahi, eta Sagarmendi ekidin nahian, zabala gehiegi bilatu zuten, pilotak kontrakantxara ihes eginez. Horri esker, gorriek ihes egin eta partida irabazi zuten 20-15eko emaitzarekin.
Jardunaldiarekin amaitzeko, lehia estua izan zen Aingeru Senperena eta Beñat Lizaso gipuzkoarren eta Joseba Lasa eta Edorta de Anta nafarren artean, urritasun fisiko mailan. Norgehiagoka parekatuan atzelariek eraman zuten finalaren zama, baina ongi landutako jokaldiei esker, Senperena eta Lizasok garaipena eskuratu zuten 25-21eko emaitzarekin.