Alegia k German Intxaustiren jaiotzaren mendeurrena ospatzen ari da aurten, eta horren harira, 'Intxausti Urtea' izendatu den ospakizun zikloaren barruan, hainbat ekitaldi antolatu dira azarorako. Azaroaren 5etik 29ra bitartean, German Intxaustiren erakusketa bat egongo da ikusgai udaletxeko ganbaran. Bisita ordutegia ostegun eta ostiraletan 18:00etatik 20:30era izango da, eta igandeetan 11:30etik 14:00etara.
Horrez gain, lau hitzaldi izango dira azaroaren 5etik 26ra bitartean. Ostegunero, 19:00etan hasita, hizlari ezberdinek Intxausti Urtearekin loturiko gaiak jorratuko dituzte udaletxeko ganbaran.
“"Intxausti argazki funtsa ezagutzen. Lehen hiru urteak"
Azaroaren 5ean, Mikel Prietoren eskutik 'Intxausti argazki funtsa ezagutzen. Lehen hiru urteak' hitzaldia izango da euskaraz, eta ondoren, Jose Valderreyk 'La evolución de las técnicas fotográficas a través del fondo Intxausti' aurkeztuko du gaztelaniaz.
“"Kristalezko memoria Intxaustitarren argazki-bilduman"
Azaroaren 12an, Elur Ulibarrenak 'Kristalezko memoria Intxaustitarren argazki-bilduman' hitzaldia emango du.
“"Fabrensa, suitzarren fabrika (1957-1980)"
Hilaren 19an, Emilio Latorrek 'Fabrensa, suitzarren fabrika (1957-1980)' gaia landuko du.
“"Arropari begira"
Azaroaren 26an, zikloa Ane Albisuren 'Arropari begira' hitzaldiarekin itxiko da.




