Arabako herri inauteriak: doinuak eta dantzak, hizkuntza berreskuratu berri duten lurraldean

Biasteriko jaietan Katximorroa eta dantzariak kaleak alaitzen ari dira, udako solstizioarekin bat eginez.

Irudi generikoa: Euskal dantza tradizionalak herri plazan.
IA

Irudi generikoa: Euskal dantza tradizionalak herri plazan.

Arabako herri inauteriak hizkuntza berreskuratu aurretik berreskuratu ziren lurraldean, ospakizunetan doinu eta dantzak mantendu dira, eta orain euskarazko hitzak ere jartzen zaizkie tradizioei.

Arabako herri inauteriak hizkuntza berreskuratu aurretik berreskuratu ziren lurraldean, ospakizun gehienetan doinu eta dantzak mantendu dira hitzik gabe, eta beste batzuetan gaztelerazko kantuak izan dira tradizio zahar berrituaren oinarri. Egun Araban euskararen ezagutza asko handitu da eta bestelako testuinguru soziolinguistikoa eskaintzen zaie Arabako herri inauteriei ere.
Arabako Bertsozale Elkarteak aurrera jarraitzen du Arabako herri inauterien inguruko lanketan. Otsaileko ospakizunak amaituta, botargen txanda iritsi da. Udako solstizioarekin bat eginez, Biasteriko jaietan Katximorroa eta dantzariak herriko kaleak alaitzen ari dira.

Euskarazko hitzak jarri dizkie Biasteriko eta Arabar Errioxako zenbait doinu tradizionalei.

Ekaitz Samaniego bertsolariak euskarazko hitzak jarri dizkie Biasteriko eta Arabar Errioxako zenbait doinu tradizionalei. Ekaitz Samaniegorekin batera Iris Torrego eta Ainhoa Iñiguez ek jarri dituzte ahotsak, eta Guardiako Victor Tapia herri ikastetxeko ikasleen hitzak ere jasotzen dira.
Arabako ALEA hedabidearen laguntzaz, irudien grabazioak eta ondorengo bideoklipa osatzeko muntaiak egin dira. Musikari dagokionean, Mikel Goikuria eta Garikoitz Garciak egin dituzte musika doinuen moldaketak eta edizio lanak.
Oiongo Botarga, urtarrilean ospatzen den Katxiaren itzulipurdiari dagokion bideoklipa ere laster egongo da ikusgai. Arabako 5 herri inauteri eta 2 botargen inguruko lan dibulgatibo eta didaktikoa borobildua egongo da 2026-2027 ikasturterako.
Zirriborrozikin (Natxo Vidal) eta Katiux (Amaia Garmendia) izan dira pertsonaien irudiak egin dituztenak.