Vitoria-Gasteiz ko Udaleko Kultura zinegotzi Sonia Díaz de Corcuera k iragarri du gaur goizean, ETS taldeko liderra izango dela aurtengo La Blanca jaietako pregoilaria. Ekitaldian, Yécora herriko musikaria ere izan da bertan.
Abuztuaren 2an izango den ekitaldi honetan, musikak protagonismo berezia izango du. Etxezarretak irribarrez adierazi du, galdera baten aurrean, ez duela baztertzen ekitaldian kantatzea.
“"Ez dut baztertzen"
Bestalde, Udalak eta Blusa eta Neskak Batzordeak eta Federazioak antolatzen ari diren paseíllo bakarraren inguruko elkarrizketen berri ere eman du zinegotziak. Datorren astean prentsaurreko bat egingo dela iragarri du, aurten nola jokatuko den xehetasun guztiak emateko.




