Consorcio de Aguas Bilbao Bizkaia k amaitutzat eman du Bakio ko hondakin-uren araztegiaren (EDAR) handitze eta hobetze proiektua. 1993tik martxan dagoen instalazioak ia 7 milioi euroko inbertsioa izan du. Jarduketa honen helburu nagusietako bat planta honen tratamendu-ahalmena handitzea izan da, udan lau aldiz handitzen den populazioaren hondakin-urak tratatzeko. Izan ere, ekain, uztail eta abuztuan, udalerri turistikoak 12.000 biztanle ingurura iristen da, erroldatutako 2.816tik.
2023aren hasieran hasitako lanek zailtasun gehigarria izan zuten: instalazioak uneoro egon behar zuen martxan eta araztutako uraren kalitate-parametroak bermatu behar zituen, sarrerako emariaren estazionalitate handia kontuan hartuta. Horrela, planta 5.400 biztanleren hiri eta industria hondakin-urak tratatzeko diseinatuta dago, behar izanez gero 15.960ra irits daitekeela adierazi dute erakundeko arduradunek.
Kepa Odriozola, Consorcio de Aguas Bilbao Bizkaia ko presidentea, Arantxa Sánchez zuzendari teknikoa eta Amets Jauregizar Bakioko alkatea bertan izan dira obren amaiera ikusteko. Ia hiru urtez luzatu diren lanek araztegiaren tratamendu-ahalmen eraginkorra handitu dute, batez ere udan, instalazioak berritu eta kontrol-sistema moderno bat ezarri dute.
Obrem ondoren, planta gai da orduko 95 metro kubikoko batez besteko emaria arazteko, eta orduko 190 metro kubikoko puntak xurgatzeko gaitasuna du, irteerako uraren kalitateari buruzko araudia betez. Gainera, behar izanez gero, 300 metro kubikoko emariaren aurre-tratamendua egin dezake, ingurumenaren babesa areagotuz euri-episodio bizietan.
Bestalde, tratamendu biologikoa erabat eraberritu da, bi dekantatzaile zirkular berri jarri dira –aurrekoen edukiera bikoiztuz–, aurre-tratamendu berri bat eta desodorizazio-sistema bat instalatu dira, prozesu guztiak estalita baitaude dekantazioa izan ezik.
Planta orokorraren itxuran ere esku hartu da. Kanpoko materialekin ingurunera egokitzapena bilatu da, baita itsasertzetik gertu dagoen ingurune gaziarekiko iraunkortasuna ere. Ekipamenduen jasangarritasuna, bestalde, bermatuta geratu da tratamendu biologikoaren prozesuaren eraginkortasun handiagoari eta hiru eraikinetako estalkietan 58 plaka fotovoltaiko instalatzeari esker.
Bakioko EDARrak kontrol-sistema moderno bat ere badu orain, plantatik bertatik zein urrunetik gainbegiratu eta kontrolatzeko aukera ematen duena.
“"Betik irizpide teknikoen gidaritzapean, mankomunitateko udalerrien egoera zehatza aztertzen dugu, instalazio sendoak, erresilienteak eta ingurumenaren babesarekin konprometituta dituztela ziurtatzeko – bai hornikuntza bai saneamendu arloan –."




