Mungiako Udala k amaitutzat eman du 2026ko Aurrekontu Parte-hartzaileen prozesua. Hasierako fasean, 639 proposamen jaso ziren herritarren aldetik. Ondoren, analisi tekniko bat egin ondoren, sei ekimen iritsi ziren azken fasera. Bertan, 615 pertsonak parte hartu zuten proposamenak lehentasunaren arabera sailkatuz.
Kiroldegiko gimnasioaren makineria berritzea izan da babes gehien jaso duen ekimena, 1.820 botorekin. Horren atzetik, Atxurizubiko eremuan ibaiaren ondoan dagoen pasealekua berreskuratzea k 1.765 boto lortu ditu, eta Torrebillelako jarduera parkearen bigarren fasea k, berriz, 1.573 boto.
Gainerako proposamenek honako emaitzak izan dituzte: Olalde: aretotik antzokira, 1.511 boto; Euskarazko Baliabide Digitalen Azoka, 1.155 boto; eta OTArako APP bat, 975 boto.
Mungiako Udalak eskerrak eman nahi dizkie prozesuko fase desberdinetan parte hartu duten pertsona guztiei, bai proposamenak aurkeztu dituztenei, bai azken bozketa honetan parte hartu dutenei.




